domingo, 29 de septiembre de 2013

"Gutxienez" urriaren 15 arte jarraituko dute greban Irun eta Urnietako IAT zentroetan

Irun eta Urnietako Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiteko zentroetako langileak greba mugagabean dira aspaldian. Ituna berritzeko eskaeran ez dute atzera egin, eta urriaren 15a arte behintzat lanuztean jarraituko dutela iragarri dute.

Xabier Martin   2013-09-28 - 18:41:08
Ekainaren 22an hasi zuten greba mugagabea Urnietako langile guztiek eta Irungo gehienek. Ordutik Urnietako zentroa itxita dago eta Irungoa zerbitzu murritz batekin zabalik. Langileak lan erreformaren "ondorio kaltegarrienak" kanpoak utziko lituzkeen lan hitzarmena eskatzen ari dira, baina oraigoz ez dago inolako erantzunik Tüv Rheilande Jaurlaritzaren kontsezioa duen enpresako zuzendaritzaren aldetik.

"Enpresako ordezkariak ez dira negoziazio mahaira eseri ere", salatu du langile batzordeak, eta iragarri lanuztearekin segituko dute datorren hileko 15 arte, "gutxienez". "AT zentroen "zerbitzua normaltzeko borondatea" erakusteko eskatu diote enpresari, "negoziazio mahaietara joanda lehen lehenik".
http://www.berria.info/albisteak/84222/gutxienez_urriaren_15_arte_jarraituko_dute_greban_irun_eta_urnietako_iat_zentroetan.htm

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada