domingo, 8 de septiembre de 2013

Urnieta eta Irungo IATan greban jarraituko dute, hilaren 30 arte bederen

Erredakzioa Donostia

TUV Rheinland Iberica enpresaren Irungo eta Urnietako (Gipuzkoa) IAT ibilgailuen azterketa teknikoko langileek greban jarraituko dute. Ia hiru hilabete dira lanuztea hasi zutela; atzo batzarra egin zuten langileek, eta irailaren 30 arte gutxienez greban jarraitzea erabaki zuten. Irailaren 15 arte egitekoa zuten, berez, protesta. Enpresak jarraitzen du hitzarmena sinatzeari uko egiten, langile batzordearen esanetan; hori da lanuztearekin jarraitzeko eman duten arrazoia. IAT zerbitzua oso gaizki dagoela eta 82 egun greban daramatzatela nabarmendu dute langileek, «eta langileok harrituta ikusten dugu, hala ere, zuzendaritzako ordezkariak desagertuta daudela negoziazio mahaitik».
http://paperekoa.berria.info/harian/2013-09-08/013/002/urnieta_eta_irungo_iatan_greban_jarraituko_dute_hilaren_30_arte_bederen.htm

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada