lunes, 24 de febrero de 2014

Aste erabakiorra hasi dute Ibilgailuen Azterketa Teknikoko grebalariek enpresarekin akordio batera iristeko

ARGIA  2014-02-24
Aste honetan erabakiko dute grebarekin jarraituko duten edo ez. Argazkia: ELA sindikatua
Urnieta eta Irungo IAT zentroetan greban dauden langileek aste honetan erabakiko dute lanuzteak luzatzen dituzten edo ez.
Duela zortzi hilabete hasi zuten greba mugagabea. Zerbitzuaren esleipena daukan TÜV Rheinland enpresako zuzendaritzarekin akordiorik ez daukatenez, greba “gutxienez” martxoaren 2ra arte, datorren igandera arte, luzatu dute.
Joan den astean bi aldeak, Irungo eta Urnietako zentroen zuzendaritzak eta langileen komitea, akordio batera iristeko asmoz elkartu ziren. Ez zen halakorik lortu eta grebak bere horretan jarraituko duela dirudi.
“Gure mobilizazioen helburua gaur egun ditugun lan baldintzak bermatzea eta egonkortzea da, ez lortu nahi ditugunak”, adierazi du Ketxus San Emeteriok, komiteko presidenteak. Langileek gatazka konpontzeko Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa eskatu dute behin baino gehiagotan, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa zerbitzu publikoa baita.
http://www.argia.com/albistea/aste-garrantzitsua-ibilgailuen-azterketa-teknikokoen-grebarekin-zer-gertatuko-den-ikusteko
Informazio gehiago:
Gipuzkoako IATen grebak sei hilabete bete zituenean aferari buruzko erreportajea argitaratu genuen ARGIAn.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada